Kategoriak
Manolo Ramos ikerketa-lan onena
2024an sortutako kategoria, irakasleek eta ikertzaileek bideojokoen lokalizazioaren arloan egiten duten lana balioesteko eta ikerketa-ildo berriak sustatzeko.
Deialdiaren PDF ingelesa
Bikoiztutako jokoen lokalizaziorik onena
Kategoria honetan lokalizazio osoa, bikoizketa barne, duten joko guztiak sartzen dira.
Bikoiztu gabeko jokoen lokalizaziorik onena
Kategoria honetan lokalizazio partziala duten joko guztiak sartzen dira (bikoizketarik gabeko jokoak eta beste hizkuntza batera bikoiztutako jokoak izan ahal dira).
Indie-jokoen lokalizaziorik onena
Kategoria honetan garapen-estudio ertainen edo txikien jokoak sartzen dira.
Joko irisgarriena
Kategoria honetan, irisgarritasuna saritzen da, ahalik eta pertsona gehienei (entzumen- edo ikusmen-urritasunak dituzten pertsonei, muga fisikoak dituzten pertsonei eta abar) joko-esperientzia errazteko.
Galizierazko jokorik onena
Kategoria honetan galizierazko jokorik onena saritzen da, bai galizierara itzulita badago, bai garapen-estudioak zuzenean galizieraz idatzi badu.
Katalanezko jokorik onena
Kategoria honetan katalanezko jokorik onena saritzen da, bai katalanera itzulita badago, bai garapen-estudioak zuzenean katalanez idatzi badu.
Euskarazko jokorik onena
Kategoria honetan euskarazko jokorik onena saritzen da, bai euskarara itzulita badago, bai garapen-estudioak zuzenean euskaraz idatzi badu.