- 2022eko urtarrilaren 1etik 2022eko abenduaren 31ra (biak barne) bitartean merkaturatutako joko guztiak hautatu ahal izango dira.
- Denbora-tarte horretan merkaturatze oso bat izan duten jokoek bakarrik balioko dute. Ezin izango dira hautatu berrargitalpenak, merkaturatze berantiarrak beste plataformetan, betak edo sarbide goiztiarrak.
- Remake osoak onartuko dira.
- Sari hauetarako garrantzitsuak diren hizkuntzen lokalizazioa jokoaren jatorrizko merkaturatzeaz bestelako urte batean argitaratu bazen, lokalizazioa eskuragarri jarri zen data hartuko da kontuan, eta ez jokoa merkaturatu zenekoa.
- Nahitaezkoa da hautatutako jokoak lokalizazio-taldeko kide guztiekin behar bezala akreditatuta egotea. Hala ez bada, kortesiazko denbora emango da, titulua baztertu aurretik egoera konpon dadin.
- Bigarren eta hirugarren faseetako epaimahaien interferentzia, kontaktu eta manipulaziorik ez da onartuko. Joko bati mesede egiten saiatzeko kontaktu saiakera orok joko hori zuzenean deskalifikatzea ekarriko du.
- Especialista en Traducción para la Industria del Videojuego (ETIV) Berezko Tituluko irakasleak jardunean dauden profesionalak dira eta, hortaz, haien lanen bat hautatua izan daiteke. Beraz, sariak ETIV titulutik sortu arren, bertako irakasleek ezin izango dute inola ere prozesuan parte hartu, eta ezingo diete baloraziorik egin edo ezer iradoki epaimahaiei. Edozein irakasle sarietan eragiten saiatzen bada, bere joko guztiak automatikoki deskalifikatuko dira.
- Epaimahai ezberdinen borondate ona eta zuzentasuna espero da une oro. Haien konpromisoa da zintzoak izatea eta kategoria bakoitzean benetan merezi dutela uste duten tituluak saritzea, haien lokalizazioaz arduratzen den jendea edozein dela ere.